GAUZA BAKOITZARI BERE IZENA
IZENA DAUKANAK IZANA DU, ETA ERASOEI BURUZ ARI GARELARIK, IZANA LARRIA
DA. HAUSNARKETARAKO ORDUA DA.
DONEZTEBEKO MENDAUR DBHIri buruz ari gara, hain zuzen ikastetxeko zenbait irakasle
azken ikasturteotan jasaten ari garen egoerari buruz.
Irakasleen kontrako erasoak 2022-23 ikasturtean hasi ziren, ikasturte akabailan eskola
eremuan zenbait irakasleren kontrako irainekin egindako pintadekin.
Aurreko ikasturtean ere, 2023-24an, ikasturtea berdin akitu genuen, irakasleen kontrako
irain bortitzak pintada bidez jaso genituen eskola eremuan.
Ikasturte honetan, aldiz, erasotzaileek bertze muga bat gainditu dute eta erasoak eskola
eremutik irakasleen eremu pribatura eraman dituzte, irakasleen bizilekutara jo dute erasoak
burutzeko.
Biktimak irakasleak badira ere, argi dugu arazoa eskola komunitate osoarena dela, eta
gertatutakoaren berri lau haizetara zabaltzeko ordua dela uste dugu; izan ere eskola
komunitateko partaide guztien inplikazioa eta laguntza beharrezkoak dira arazoari benetako
irtenbidea eman ahal izateko. Arazoa ez da biktimena bakarrik, arazorik handiena
erasotzaileek dute. Eta arazoa hau gertatzen den bitartean besoak gurutzatuta geratzen den
gizartearena da ere, guztiona.
Gure artean errespetuzko harremanak bermatu nahi baditugu, ezin ditugu halako ekintza
bortitzak inondik ere onartu ezta ezkutatu ere, eta ezin diegu ERASO ez den beste izenik
jarri. NAHIKOA DA, ERASORIK GEHIAGORIK EZ!