Xedea
Zein da gure Elkarteko kidea izatearen oinarrizko arrazoia? Gure Elkartea honetarako sortu da:
- Bere bazkideak administrazioaren, hezkuntza-agintarien eta gizartearen aurrean ordezkatzeko, hezkuntza arloko informazioa eta proposamenak jakinaraziz.
- Irakaskuntza publikoaren hobekuntza, printzipioak, baloreak eta kudeaketa defendatu, bermatu eta bultzatzeko.
- Zuzendariak eta zuzendaritza taldeak aholkatu eta haiei informazioa helarazteko.
- Zuzendaritza lana duin egiteko eta aitortzeko.
- Gizartean eta hedabideetan iritzi-korronteak sortzeko, bigarren hezkuntza aztergai duten foro desberdinetan bitartekari izanik.
- Ikastetxeen beharrak asetzeko, bakoitzaren berezitasunak kontutan hartuz.
- Beste erakundeekin elkarlanean aritu eta haiekin itunak egiteko.
- Ikastetxeen zuzendaritza lana koordinatzeko.
Ikuspegia
Honako elkarte mota izatea dugu helburu:
- Hezkuntza gaietan ekintzailea eta dinamizatzailea, ikastetxeetan berrikuntzak eta jardunbide egokiak lagunduz.
- Kudeaketa arloan eraginkorra, parte-hartzailea eta gardena.
- Ikastetxeen hizkuntza, kultura eta errealitate sozioekonomiko desberdinen ordezkaria eta integratzailea.
- Hezkuntza publikoaren hobekuntzari begira, hezkuntza politikaren erabakietan eragin handikoa.
- Zuzendaritza lana eta irakaskuntza eginkizuna defendatu eta duinduko duena, haien aitortzan lagunduz.
- Formakuntzen bitartez zuzendaritza taldeen orientatzailea.
- Politika talde eta sindikatuengandik independentea.
Balioak
Gure elkarteak honako balioak egokitzat hartzen ditu:
- Irakaskuntza publiko solidario eta inklusiboaren baikortasuna, ilusioa eta defentsa.
- Ikastetxe bakoitzaren berezitasuna errespetatuz, arduren banaketa egokirako elkartekideen parte-hartzea eta konpromisoa.
- Talde-lana, lankidetza, esperientziak partekatzeko gaitasuna.
- Komunikazio arina, koherentea, gardena eta eraginkorra.
- Erabakiak hartzeko orduan hausnarketa eta espiritu kritikoa.
2013ko urtarrilaren 29ko batzarrean onartua.