wp-iesopedrodeatarrabia
wp-cipFPLumbierIIP
wp-cipvirgendelcamino
wp-ciMAnaSanz
wp-cipburladafp
wp-iessierraleire
wp-iessancho3elmayor
IESO Berriozar
wp-ieslekarozbhi
wp-iesjuliocarobaroja
wb-iestokiona
wp-iesbenjamindetudela
wp-iesaskatasunabhi
wp-iesomendaur
wp-estna
wp-escuelaeducadores
wp-easdi-corella
wp-iestierraestella
wp-cipfpsakanalhiip
wp-iesvalledelebro
wp-cipagroforestal
wp-cenifer
wp-iesomendaur
wp-iesolapaz
wp-iesibaialde
wp-iesbarañain
wp-iesaltsasubhi
wp-cipdonapea
wp-iesvalledelaragon
wp-iesnavarrovillosdala
wp-iesoiparralde
wp-iesplazadelacruz
wp-ieselortzibar
wp-ieshuarte
wp-eapamplona
wp-ciptafalla
wp-cipetitudela
wp-cipestella
wp-cipelizondo
wp-basoko
wp-iesreynodenavarra
wp-iesalaitz
ies-sarriguren
Nafarroako bazkidetutako 65 ikastetxe gara. Bigarren Hezkuntzako Institutuetako, Lanbide-heziketako ikastetxe bateratuetako eta Nafarroako bi Arte Eskoletako zuzendari guztiak biltzen dira bertan.
ADI Navarra - Nafarroa IZE
Komunitatea
Parte hartu gure foroan.
Jarduerak
Kontsultatu programatutako jarduerak.
IZEren Xedea, Ikuspegia eta Balioak.
Xedea
Zein da gure Elkarteko kidea izatearen oinarrizko arrazoia? Gure Elkartea honetarako sortu da:
- Bere bazkideak administrazioaren, hezkuntza-agintarien eta gizartearen aurrean ordezkatzeko, hezkuntza arloko informazioa eta proposamenak jakinaraziz.
- Irakaskuntza publikoaren hobekuntza, printzipioak, baloreak eta kudeaketa defendatu, bermatu eta bultzatzeko.
- Zuzendariak eta zuzendaritza taldeak aholkatu eta haiei informazioa helarazteko.
- Zuzendaritza lana duin egiteko eta aitortzeko.
- Gizartean eta hedabideetan iritzi-korronteak sortzeko, bigarren hezkuntza aztergai duten foro desberdinetan bitartekari izanik.
- Ikastetxeen beharrak asetzeko, bakoitzaren berezitasunak kontutan hartuz.
- Beste erakundeekin elkarlanean aritu eta haiekin itunak egiteko.
- Ikastetxeen zuzendaritza lana koordinatzeko.
Ikuspegia
Honako elkarte mota izatea dugu helburu:
- Hezkuntza gaietan ekintzailea eta dinamizatzailea, ikastetxeetan berrikuntzak eta jardunbide egokiak lagunduz.
- Kudeaketa arloan eraginkorra, parte-hartzailea eta gardena.
- Ikastetxeen hizkuntza, kultura eta errealitate sozioekonomiko desberdinen ordezkaria eta integratzailea.
- Hezkuntza publikoaren hobekuntzari begira, hezkuntza politikaren erabakietan eragin handikoa.
- Zuzendaritza lana eta irakaskuntza eginkizuna defendatu eta duinduko duena, haien aitortzan lagunduz.
- Formakuntzen bitartez zuzendaritza taldeen orientatzailea.
- Politika talde eta sindikatuengandik independentea.
Balioak
Gure elkarteak honako balioak egokitzat hartzen ditu:
- Irakaskuntza publiko solidario eta inklusiboaren baikortasuna, ilusioa eta defentsa.
- Ikastetxe bakoitzaren berezitasuna errespetatuz, arduren banaketa egokirako elkartekideen parte-hartzea eta konpromisoa.
- Talde-lana, lankidetza, esperientziak partekatzeko gaitasuna.
- Komunikazio arina, koherentea, gardena eta eraginkorra.
- Erabakiak hartzeko orduan hausnarketa eta espiritu kritikoa.