Carrusel EUS

2025ko irailak 9

Mendaur DBHIri atxikimendua

GAUZA BAKOITZARI BERE IZENA IZENA DAUKANAK IZANA DU, ETA ERASOEI BURUZ ARI GARELARIK, IZANA LARRIA DA. HAUSNARKETARAKO ORDUA DA. DONEZTEBEKO MENDAUR DBHIri buruz ari gara, hain zuzen ikastetxeko zenbait irakasle azken ikasturteotan jasaten ari garen egoerari buruz. Irakasleen kontrako erasoak 2022-23 ikasturtean hasi ziren, ikasturte akabailan eskola eremuan zenbait irakasleren kontrako irainekin egindako pintadekin. Aurreko ikasturtean ere, 2023-24an, ikasturtea berdin akitu genuen, irakasleen kontrako irain bortitzak pintada bidez jaso genituen eskola eremuan. Ikasturte honetan, aldiz, erasotzaileek bertze muga bat gainditu dute eta erasoak eskola eremutik irakasleen eremu pribatura eraman dituzte, irakasleen bizilekutara jo dute erasoak burutzeko. Biktimak irakasleak badira ere, argi dugu arazoa eskola komunitate osoarena dela, eta gertatutakoaren berri lau haizetara zabaltzeko ordua dela uste dugu; izan ere eskola komunitateko partaide guztien inplikazioa eta laguntza beharrezkoak dira arazoari benetako irtenbidea eman ahal izateko. Arazoa ez da biktimena bakarrik, arazorik handiena erasotzaileek dute. Eta arazoa hau gertatzen den bitartean besoak gurutzatuta geratzen den gizartearena da ere, guztiona. Gure artean errespetuzko harremanak bermatu nahi baditugu, ezin ditugu halako ekintza bortitzak inondik ere onartu ezta ezkutatu ere, eta ezin diegu ERASO ez den beste izenik jarri. NAHIKOA DA, ERASORIK GEHIAGORIK EZ!
2025ko maiatzak 12

FEDADiren 48. batzarra Badajozen