2025ko irailak 9
2025ko irailak 9
GAUZA BAKOITZARI BERE IZENA
IZENA DAUKANAK IZANA DU, ETA ERASOEI BURUZ ARI GARELARIK, IZANA LARRIA
DA. HAUSNARKETARAKO ORDUA DA.
DONEZTEBEKO MENDAUR DBHIri buruz ari gara, hain zuzen ikastetxeko zenbait irakasle
azken ikasturteotan jasaten ari garen egoerari buruz.
Irakasleen kontrako erasoak 2022-23 ikasturtean hasi ziren, ikasturte akabailan eskola
eremuan zenbait irakasleren kontrako irainekin egindako pintadekin.
Aurreko ikasturtean ere, 2023-24an, ikasturtea berdin akitu genuen, irakasleen kontrako
irain bortitzak pintada bidez jaso genituen eskola eremuan.
Ikasturte honetan, aldiz, erasotzaileek bertze muga bat gainditu dute eta erasoak eskola
eremutik irakasleen eremu pribatura eraman dituzte, irakasleen bizilekutara jo dute erasoak
burutzeko.
Biktimak irakasleak badira ere, argi dugu arazoa eskola komunitate osoarena dela, eta
gertatutakoaren berri lau haizetara zabaltzeko ordua dela uste dugu; izan ere eskola
komunitateko partaide guztien inplikazioa eta laguntza beharrezkoak dira arazoari benetako
irtenbidea eman ahal izateko. Arazoa ez da biktimena bakarrik, arazorik handiena
erasotzaileek dute. Eta arazoa hau gertatzen den bitartean besoak gurutzatuta geratzen den
gizartearena da ere, guztiona.
Gure artean errespetuzko harremanak bermatu nahi baditugu, ezin ditugu halako ekintza
bortitzak inondik ere onartu ezta ezkutatu ere, eta ezin diegu ERASO ez den beste izenik
jarri. NAHIKOA DA, ERASORIK GEHIAGORIK EZ!
Gustatzen zaizu?
2025ko maiatzak 12
2024ko abenduak 4
2024ko abenduak 4
Ikastetxe Publikoetako Zuzendarien Elkarteen Federazioa,
FEDADik bere 47. kongresua egin du Iruñean 2024ko azaroaren 21etik 23ra, "Zuzendaritza eta bere eskumen-esparrua" lelopean.
Biltzar honetan, zuzendaritza-taldeek aurre egin beharreko lehentasunezko erronketako batzuk jorratu ditugu, autonomia-erkidegoetako eta estatuko administrazioekin lankidetzan jarraitzeko beharra kontuan hartuta, aurreko kongresuetan planteatu den bezala.
Gustatzen zaizu?
2024ko urriak 22
2024ko urriak 22
Baztan-Bidasoa inguruan Lanbide Heziketa ematen duten ikastetxeetako irakasleak (CIP Elizondo eta Toki Ona BHI) kokoteraino agertu ziren ostegunean, Oronoz-Mugaireko Lanbide Heziketako ikastetxe integratua izango denaren eraikuntza […]
Gustatzen zaizu?
2023ko maiatzak 8
2023ko maiatzak 8
BILTZAR OROKOR ARRUNTA Nafarroako Institutuko Zuzendarien Elkarteak (IZE) bere Ohiko Batzar Nagusia eginen du 2023ko ekainaren 24an, asteartea. Bertan hainbat gai landuko dira, hala nola bere […]
Gustatzen zaizu?
2023ko apirilak 5
2023ko apirilak 5
Lidergoa eta Berrikuntza Pedagogikoa. ADI Nafarroak LIDERGOARI ETA BERRIKUNTZA PEDAGOGIKOARI BURUZKO TOPAKETA antolatu du. NAVARRO VILLOSLADA BHIn egingo da (Arcadio María Larraona kalea, 3. Iruña), eta […]
Gustatzen zaizu?